martes, 8 de mayo de 2012

OHITURA ONEN GARRANTZIA HAUR HEZKUNTZAN








Bideo honen bitartez, CURRICULUM-ean agertzen diren aspektu batzuk jorratu nahi izan ditut. Gaia nagusia Osasunarena da non  bideo honekin elikadura ona eta higienea zein garrantzitsua den erakutsi nahi dudan.

Arizmendi Ikastolak Haur Hezkuntzako haurrekin azken urteetan egiten ari diren elikadura proiektu bat daukazue bideo honetan. Ikastola honetan, elikadurari garrantzi handia ematen diote (behar den bezala) eta proiektu honen bitartez, haurrek atsedenaldietan galetak jan beharrean fruta jaten dute. Ondo eta osasuntsu jateaz gain, frutei buruzko ezagutza handitzen joaten dira haurrak, zeren eta, haur bakoitzari txarteltxo bat ematen zaie ekarri behar duten frutaren irudiarekin eta hauek gurasoen laguntzaz fruta erosten dute. Horrela, osasuntsu jateaz gain fruta ezberdinak ezagutzen joaten dira.

Haur eskolan oso garrantzitsua da bizi-kalitate hobea izaten lagunduko duten ohiturak eta balioak sustatzea. Horregatik, Ikastola honek bultzatzen duen proiektua egokia iruditzen zait non haurrak txiki txikitatik fruta jaten (ondo jaten) ikasten dute. Nork bere burua zaintzen ikasteak, pixkanaka, jarduteko jarraibide egokiak hartzea eskatzen du, elikadurari, segurtasunari eta higieneari dagokienez. Ohiturak hezi daitezke, eta funtsezkoa da ildo horretan esku hartzea haurrak hezkuntza-komunitatearekin ezartzen dituen lehenengo harremanetatik. Bizitzan aukera osasungarriak hartzen lagunduko dion ezagutza eraiki behar da.

 Elikaduraz gain, higienea oso garrantzitsua dela ikasten dute, fruta jan aurretik eta ondoren eskuak garbituz. Pauso hauek denak haurrak osasuntsu egoteko garrantzitsuak dira eta etorkizunerako ere ohitura hauek hartzea ezin bestekoak dira haurrentzat. Eskuak garbitzeaz gain, bideoan ikus dezakegu, fruta azalak eta sobratutako gauzak, basura egokietara botatzen dituztela eta informazio egokia dutela horrekiko. Hori ere bada higienea, gelaren garbitasuna mantendu  eta ingurunea zaintzen baitute neurri batean ondo birziklatuz.  Gainera, gurasoen iritzia proiektuaren aldekoa da, etxeko elikaduran jasotzen ari diren emaitza onak direla eta.

Osasuna alde batera utzita, haurrak elkarrekiko duten errespetua ikus dezakegu bideoan non bakoitzari bere txanda iritsi arte ez duten fruta hartzen. Haurrek elkarri errespetua ez bazuten txanda errespetatu gabe jaten hasiko ziren eta horren eraginez, batzuk asko jango zuten eta beste batzuk, berriz, ezer ez.

Amaitzeko esan dezaket bideo honetan CURRICULUM-ean azaltzen diren hainbat aspektu  lantzen direla eta niri etorkizunean (irakasle naizenean) eskolan Haur Hezkuntzako haurrekin proiektu hau lantzea gustatuko litzaidakeela, hala nola, elikadura (fruta jatea, higienea, errespetua…).


lunes, 7 de mayo de 2012

Oinarrizko gaitasunak: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.


Hauek dira gure egungo Hezkuntza Legeak ezarritako oinarrizko gaitasunak:
•  Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
•  Matematikarako gaitasuna.
•  Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
•  Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
•  Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
•  Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
•  Ikasten ikasteko gaitasuna.
•  Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Oinarrizko gaitasun hauetan azpimarragarriena hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna dela deritzot, zeinak barnean hartzen duen haurraren hizkuntzaren erabilera, bai eta entzuteko, hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko  trebetasunen  garapena  ere.  Hizkuntzak  pentsamendua eraikitzen du, eta ideiak, sentimenduak eta gertakariak adierazteko eta interpretatzeko bidea da. Errealitatea ulertzeko, eta pentsamendua, emozioak eta portaera autorregulatzeko bidea ere bada, ama-hizkuntzan nahiz beste hizkuntza batean.

Komunikaziorako, ezagutzarako eta hausnarketarako tresna da hizkuntza. Aldi berean, besteekin eta ingurune fisiko, sozial eta kulturalarekin loturak eta harremanak egiteko eta ikasteko funtsezko tresna ere bada.

Hizkuntzaren bitartez besteen bizikide gara, sentimenduak eta nahiak adierazten dira, gatazkak konpontzen dira, ideiak eta iritziak alderatzen eta proposatzen dira –besteenak errespetatuz–, eta norberarenak ez bezalako kulturak ezagutzen dira.

Aurkezten zaizkien komunikazio-aukeren bitartez haurrek abilezia hauek garatzen dituzte: ahozko adierazpena zabaldu eta aberastu, eta hizkuntzaren funtzioak eta ezaugarriak identifikatu. Haurrek komunikazio-gertaeretan parte hartzen dutenean, esperientziei eta ideiei buruz hitz egiten dute, besteek zer esaten duten entzuten dute, eta elkarri eragiten ikasten dute. Horrelakoetan, norberaren eta gizartearen beharrak asetzeko funtsezko elementu den aldetik hautematen dute hizkuntza.

Hitz egiteko eta entzuteko gaitasuna indartu egiten da, komunikazio-aukerak ugaritzen badira. Haurrek hainbat modutan har dezakete parte komunikazio-aukera horietan:

•  Istorio bat edo asmatutako nahiz egiazko gertakari bat kontatuz, eta ahalik eta informazio leial eta zehatzena emateko, objektuak, pertsonak, lekuak eta uneak deskribatuz. Ahozko narrazioa lagungarria da behaketa, oroimena, imajinazioa, sormena, lexikoa eta sekuentziatutako gogoeta garatzeko.

•  Kanpoko sentimenduei eta gertakariei buruz hitz eginez, eta aldi berean, lankidetzarako jarrera garatuz, konponbideak bilatzeko. Elkarrizketak berekin dakar
hainbat abilezia garatzea; besteak beste, entzutea, ulermena, eta galderen eta haien
erantzunen formulazioa.

•  Nork bere ideiak, eskuratutako ezagutzak, prozesu baten urratsak eta gai bati buruzko iritzi pertsonalak jolasa edo esperimentua balitz bezala adieraziz. Praktika horrek berekin dakar bakoitzak pentsatzen duena adierazteko edo frogatzeko arrazoitzea eta esamoldeak bilatzea, akordioak eta desakordioak adieraztea, eta esperientzian oinarritutako ondorioak ateratzea. Hori guztia argudioaren oinarrian dago, konbentzitzeko metodoa den aldetik.

Irakasle izango garen aldetik garrantzitsua iruditzen zait azaldu dudanaren berri izatea eta haurrei modu egoki eta atsegin batean irakastea nire ustez oinarrizkoena den gaitasuna.

sábado, 5 de mayo de 2012

Unitate didaktikoak hemen!


Unitate didaktikoaren proiektuarekin geundela webgune hau topatu nuen. Webgune honek , nahiz eta euskaratua ez egon, 75 unitate didaktiko jartzen ditu gure eskura. Unitate didaktiko hauek nahiz eta eskolan egiteko moldatu egin daitezkeen, berez unitate didaktiko birtualak dira, umeak etxean nahiz eskolan ordenagailu bidez erabiltzeko. Web gune honetako 75 unitateak Haur Hezkuntzan ( 3-6 urte ) gauzatzekoak dira, pixkanaka umeak formato digitalarekin harrema hartu dezan.

Unitate didaktiko hauek kurrikulumaren edukiekin bat datoz, eta ondorioz Haur Hezkuntzako helburuak betetzeko baliagarriak direla uste dut. Esaterako, 1 esperientzia eremua lantzeko ( Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala ) unitate didaktikoak izango lirateke : La higiene personal, el cuerpo humano, nuestros cuerpos son diferentes, Quien soy yo, mis sentimientos, las necesidades del cuerpo humano, aprendo a convivir. Jarraitzeko, 2 esperientzia eremua ( Ingurunearen ezaguera ) unitate didaktko hauek dira: El paisaje, el madio natural, los objetos que me rodean, el clima, las partes del dia, la familia, los tipos de familia, la escuela, mi entorno, ciudad y campo, medios de comunicación. Azkenik, 3 esperientzia eremua ( Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena ) lantzeko noski ere baditu bere unitate didaktikoak: Aprendo a comunicarme, cuéntame un cuento, frases y dichos, palabra básica, lengua escrita…

Horrezgain, unitate didaktiko bakoitza lantzeko aukera ezberdinak ematen ditu.Aukera horiek dira: Atender, ver, oir, jugar eta tocar dira eta ondorioz marrazkiz eta hitzezko kontakizuna ikusi dezakegu, unitate didaktikoarekin bat datozen jokoekin jolastu dezakegu, film-a eta kasu batzuetan museoa ikus dezakegu, soinu edo musika desberdinak entzun eta gure ideiak idatzi.

Kurrikulumaren edukiekin bat etortzeaz gain ekarpen hau igo egiten dut web gune hau  gure lanari hasiera emateko baliagarria dela uste dudalako ( gure kasuan horrela izan da ), batez ere ideia asko eta asko aurki ditzakegulako bertan eta bapatean gure inspirazioa agerrarazi dezakelako.

lunes, 30 de abril de 2012

KONTZEPTU ESPAZIALAK LANTZEN!

Honako orrialde hau, kurrikulumaren edukietan kontzeptu espazialak lantzen ditu.
Orrialde interesgarria iruditu zait kontzeptu ezberdinak lantzeko aukera ematen digulako: gainean eta azpian,urrun eta gertu... eta beste hainbat kontzeptu.
Oinarrizko nozio espazialak bereganatzeko jolas interesgarria eta dibertigarria dela iruditu zait, egian esan, ni ere ibili naiz jolasean.
Gainera orrialde hau, heziketa behar berezia dutenentzat pentsatuta dago eta edozeinek erabil dezake.
Irakaslearentzako gida bat ere badu, non ebaluazio irizpideak zehazten dituen:

- Gertu/urrun nozio espazialak bereizten ditu. 
- Barruan/kanpoan nozio espaziala erabiltzen eta ulertzen du. 
- Atzean/aurrean kokapena diskriminatzen du. 
- Alde batean/beste aldean kokapena diskriminatzen du. 
- Gertu/urrun nozio espaziala bereizten du.



viernes, 27 de abril de 2012

BITARTEKOEN ERABILPENAK



Konstruktibismoaren inguruan ibili gara azken aldian eta guri bitartekoen erabilera egokitu zaigu. Konstruktibismoa, gaur egun hezkuntzaren psikologian teoria nagusia da eta aurreko esperientzietan oinarrituta ezagutza berriak sortzen ditu gizakiak teoria honen arabera. 

Konduktismoa vs Konstruktibismoa
Konstruktibismoan,  umea aktiboa da, sortzailea, eta irakaslearen papera soilik umea laguntzea da.Konduktismoan, aldiz,  umearen ikaskuntza gidatua da, umea pertsona pasibo bihurtuz. 
 Interakzio sozialaren garrantzia nabarmentzen du Vigotskyk. Piagetek, bestalde, irakastea eta ikastea eskemekin lan egitea dela dio.

Amaitzeko, esan nahi dugu, teoria konstruktibista hauek ez direla independenteki errealitatera eramaten. Piageten eta Vigotskyren teoriak konplementarioak direla uste dugu, hau da, gizakiak besteei ikusi eta gero norberaren esperientziaz ikasitakoarekin burutuko ditu jardueren helburuak.

miércoles, 25 de abril de 2012

AHOZKO HIZKUNTZA






Bideo honen bitartez, ahozko hizkuntzak garrantzi handia duela Haur Hezkuntzan azpimarratu nahi nuke. Haurrek jarduerak burutzeaz gain izan ere, badakigu hizkuntzak ezagutzak bideratzen dituela eta ulermena ikaskuntzaren aurretikoa dela, helduekin komunikatzeko ere beharrezkoa dute ahozko hizkuntza. Horretarako egokia iruditu zait antzerkia egitea klasean eta horren bidez, ahozko hizkuntza lantzea.

Haurrek ikasgelan bi lan egin behar ditu aldi berean: ezagutzak ikasi (dela matematika, natur-zientziak…) eta hizkuntza ikasi. Eta ikasketa bikoitz hori ahalbidetzeko eskolak komunikaziorako testuinguruak sortu behar ditu ezinbestean. Modu horretara ikasleak ahozko hizkuntzaren erabilerei zentzua emango die. Ikasleak ahozko hizkuntza dominatu behar du lehenik ondoren ezagutzak ondo egiteko. Adibidez, matematikako jarduera batean aurrean, haurrak lehenik jarduera ulertu beharko du bestela ariketa gaizki egingo baitu eta horretarako hizkuntza dominatuta eduki beharko du.

            Ikasgelatik kanpo, haurrak helduekin komunikatzeko eta harremanetan jartzeko, ahozko hizkuntza erabiliko du batez ere, eta etorkizunerako ezin bestekoa izango du ahozko hizkuntza ondo egitea. Gainera, antzerkiaren bidez, ahozko hizkuntza lantzeaz gain, komunikaziorako oso garrantzitsuak diren keinuak lantzen dira. Horrela, haurrek esan nahi duena errazago ulertuko da eta egiten dituen keinuak lagungarriak izango dira komunikaziorako.

            Bideo amaiaren ikus daiteke, antzerkia egitean beste ikasle batzuk ikusi egin dutela eta galderak egiten dizkiotela. Horren aurrean, antzerkia egin duten ikasleek erantzun egiten dizkiote. Kasu honetan ikus daiteke, ikasleek beraien kabuz egiten dituztela galderak eta erantzunak, hau da, komunikazio bat edukitzen dutela elkarren artean. Kanten bitartez, berriz, ikasleek oroimena eta erritmoa lantzen dute.

            Laburbilduz, bideo honen bitartez, bideoan ikus dezakegun klase mota bultzatu nahi dut non ahozko hizkuntza oso ongi lantzen den. Ahozko hizkuntza lehen esan moduan, oso garrantzitsua izanen da ikasleentzat, klaseko jarduerak ondo burutzeko eta helduekin naiz gelakideekin egoki komunikatzeko. Gainera, curriculumak dioenez, landu beharreko atala da ahozko hizkuntza.

jueves, 19 de abril de 2012

Haur Hezkuntzarako Jokoak

Blog honetan  mota guztietako jarduerak topa ditzakegu: Arte plastikoak  lantzekoak, matematika lantzekoak, ingelesa lantzekoak, ingurunearen inguruko ezagutzak lantzekoak, kontzentrazioa lantzekoak, saguaren erabilera lantzekoak…

Gehienbat haur hezkuntzan lantzeko jokoak topa ditzakegu, zeinak oso interesgarriak diren haurrentzat, jokoen bidez arreta gehiago jartzen baitute eta honela gehiago ikasten baitute.

Irakasleentzat lagungarria izan daitekeen blog-a dela iruditzen zait eta horregatik bertan zintzilikatzen dizuet.

martes, 17 de abril de 2012

Paradigma del Sistema Educativo

Bideo hau klasean ikusi genuen, nik arreta guztia jarri arren ez nuen lehendabizikoan guztiz ulertu, orain pare bat aldiz gehiago ikusi dut eta iruditu egin zait blogean jartzeko modukoa zela, oso garrantzitsua eta era berean arrigarria delako bideoan esaten dena.

Laburbilduz, esaten da egungo hezkuntza sistemak ez duela behar beste erreforma bat, guztizko aldaketa bat behar duela, oinarri oinarrietatik hasten dena, izan ere hezkuntza publikoaren ideiak beste mende batean ezarri ziren, beste egoera ekonomiko eta sozial batean noski.

Alde batetik, denboran zehar erreforma asko eta asko egin dira egoeraren arabehera moldatu nahian, baina gaur egun dagoen krisi ekonomikoarekin edo egoera ekonomikoarekin hobeto esanda, Hezkuntza Sistema honek ez du zentzurik. Izan ere hezkuntzaren helburu bat ikasleak urte batzuren buruan mundu ekonomikoan ezartzea da, eta ekonomia hori gaur egun bestelakoa da, ordun nola jakingo dugu eta nola moldatuko gara ongi aurrerantzean, eskolan mende aurretako egoerara egokitzeko diseinatuta baldin badago?

Bestalde ere, hezkuntzak imaginazio alde batera uzten duela azaltzen da, kurrikulum bat egoteak modelo estandar bat suposatzen du, horrela umeen berezkotasuna eta imaginazioa alde batera utziaz.

Umearen motibazioari buruz ere hitz egiten digu, esanez motibazioa oso maila baxutan ematen dela eta kausa batzuk aipatzen ditu:
-Eskola txikitatik derrigorrezkoa izatea.
-Eduki didaktikoak ez daude adin batzuetara ongi egokituak.
-Kanpo influentziak gero eta gehiago ( TV, mobilak, blackberri...)

Azken puntu horretan ere kritika egiten dio, honek esaten du kanpo influentziek arreta galtzea kausatzen dutela eta ematen den konponbidea oso kaxkarra dela ( niri ere kaxkarra baino onargabea dela deritzot) . Jakingo duzuenez arreta galtzen duten ume horiei pastilla bat ematen zaie arreta berreskuratzeko helburuarekin. Orain bai, pastilla horiek gure gorputzarentzat oso gogorrak direnez gain, egiten dutena umeak ikusten zituen gauzak ez ikustea da eta ondorioz bere pentsamendua edo iritzi kritikoa bertan behera geratuko da, ez du garatuko. Soilik eskolak dioena irentsi egingo du, eta bideoak dioenaren ondorioz ez da gauza ona eskolak dioena irenstea.

Besterik gabe, gure irakasle izateko gogoari eutsiz, ikus gure erronka!

miércoles, 28 de marzo de 2012

LIGATZEKO GAITASUNAK


Gaitasuna zerbait egin eta jasotzeko ahalmena da, horren ardura eta ondorioak bereganatzea du helburua. Behin ikusi dugula gaitasuna zer den, gure adibideari ekingo diogu. Hurrengo hitzetan ligatzeko gaitasuna jarriko dugu adibide bezala. Aurrerantzean ligatzeko orduan arrakasta izan nahi baduzue ikus hemen jarraitu beharreko pausoak.

.
  • Non, nola, zer, helburua : Edozein tokitan eta edozein unean, atsegin duzun neska/mutil horri nolabait eragitea bere atentzioa erakartzeko, ondoren zure baliabide indartsuenak erabiliz zureganako gogoa pizteko.


Helburu hori lortzeko jokabide hauek jarraitzea komeni da:


-         Elkarri hitz egiterakoan begietara begiratzea.
-         Lotsa alde batera uztea.
-         Elkarri hitz politak esatea.
-         Elkarri keinu atseginak egitea.
-         Tonu altua eta bortitza ez erabiltzea.
-         Laztanak egitea.
-         Elkarri barrea eragitea.
-         Trago batera gonibatzea.
-         Elkarrekin dantzatzea. 

                 Atsegin duzun neska bat ikusten duzunean lehendabiziko gauza bere atentzioa erakartzea izango da, ondoren gomendatu ditugun jokabideak ondo erabili ezkero izango duzu zure saria, lortuko duzu atsegin duzun neska hori zureganatzea.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                           

martes, 27 de marzo de 2012

Soinudun animaliak PAULYS

Animali ezberdinen soinuak aurkituko ditugu joku honetan.

Abereak ezagutzeko eta haien ahotsa identifikatzeko paregabea da jarduera hau. Ingelesez dago eta baserrian sakatuz animalia gehiago ikusiko ditugu. Haur hezkuntzako lehenengo zein bigarren ziklorako interesgarria iruditzen zait. Hala ere,  jokua nahiko murritza dela uste dut:

- Animali ugari agertzen dira, eta baserrian sakatuz gehiago ikusten dira, baina oso joku pobrea iruditu zait. Animalietan sakatu eta soinua ikasiko dute umeek baina ezer gehiago.
Azken finean, joku interesgarria ingelesa ikasteko(animaliak ingeleez ikasteko)  eta soinuak ikasteko baina joku "pobrea" nire ustez.




lunes, 26 de marzo de 2012

Eduard Punset














Bideo hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit. Irakasle izateko ikasten ari naiz eta bideo hauetan umeen emozioen inguruko informazio oso interesgarria azaltzen zaigu, zeinak irakasle garenean asko lagunduko digun.

Gaur egun, hezkuntzan arazorenbat dagoela nabarmena da, eta horren isla da gizartea, eta hori aldatu behar dutenak irakasleak dira batik bat, umetatik hasi behar baita gizarte egonkor bat eraikitzen. Beraz, arazoa non dagoen konturatu hostean arazoari aurre egiten hasi behar da.

Arazo nagusia, nire ustez, bideoetan aipatzen duten bezala, umeen kontzentrazio ezatik eta emozioen kontrol ezatik abiatzen da. Eskolan porrot egiten duten umeak ez dira“motzak” edo ikasteko gaitasunik ez dutenak, beraien emozioak kontrolatzen ez dituzten umeak baizik, eta orokorrean arazoak sortu ohi dituztenak . Adibidez, haserre dagoen ume bati oso zaila egingo zaio kontzentratzea edo irakaslearen azalpenean harreta jartzea. Beraz, zenbait metodo erabiltzea komeni da emozioak kontrolatu ahal izateko. Metodo bat meditazioa izan daiteke, bideon ikus daitekeen moduan, honek umeak lasaitzen laguntzen baitu.

Nahiz eta ez oso bistakoa izan emozioen kontrolak eta ikasteak duten erlazioa, lehenengorik gabe bigarrena gauzatzea zaila dela ikus daiteke bideoan. Beraz, irakasle garenean, oso kontuan hartu beharreko atala dela iruditzen zait emozioen kontrolaren ingurukoa.

lunes, 19 de marzo de 2012

Gaitasunak eta haur hezkuntza

Curriculumaren inguruan ari garenez lanean eta irakasleal espreski gai honen inguruan aztertzea gomendatu duenez, hona hemen web horri interesgarri hau. Oso aproposa iruditu zait, izan ere informazioa modu eskematikoan ematen da baina azalpenak emanez, ez da eskema arrunt batean gelditzen. Horretaz gain, gaintasunen inguruan eta ematen den informazioaren inguruan ere nahikoa informazio ematen dela uste dut ( kontzeptuaren definizioa ematen da, oinarrizko gaitasunak, metodologiak eta bestelako gaitasunak) eta landuko ditugun puntu guztiak edo gehiengoak bertan azaltzen direla antzematen dut.

EMILIO CALATAYUD "LECCIÓN MAGISTRAL"










Bideo honen bitartez, gaur egungo haurren egoera azaldu nahi dut eta horretarako jo dut Emilio Calatayud juez ezagunarengana. Egoera azaltzeaz gain, Emilio Clatayuden hitzen bitartez, kritika egin nahi diot gure gizarteari eta bertan eskolak duen garrantzia azpimarratu nahi dut. Eskolaren garrantziarekin batera, irakasleen (gu etorkizunean)  papera ere oso garrantzitsua da, haur asko hezten baititu irakasle batek eta hein handi batean etorkizuneko gizartea bere esku dago.

Gaur egungo eskolaren lana ez da egokiena eta gurasoen papera ere aldatzen joan da. Lehen diktadura moduko bat izaten zen etxean eta horrela etxeko giroa ez zen hoberena baina gaur egungo ere ez da egokia, zeren eta, guraso askoren papera lagun baten gisakoa baita. Tarteko egoera bat bilatu beharra da eta eskoletan, berriz, irakasleok izan behar dugu nagusi geletan, guk nahi dugun erritmoa jarriz eta ikasleek guk egindakoa eginez.

Amaitzeko esan nahiko nuke, gaur egungo gizartea aldatu egin beharra dugula denon artean. Honekin ez dut esan nahi orain dela 30 urteko gizartea jarri nahi dudanik, ezta pentsatu ere, baina ekintza asko ezin dira onartu gaur egungo gizartean. Adibidez, 13 urteko haurrak harreman sexualak edukitzen hasten dira eta askotan neurririk hartu gabe eta gainera gero gizarteak laguntzak ematen dizkio edo erraztasunak ematen dizkio abortatzeko. Nik uste 13 urteko haurrentzat horiek ez direla ekintza normalak eta hori denon artean jakinarazi behar diegu gizarteari. Gizarte hau normalizatu egin behar da, gaur egun bizi duen egoera oso desfasatua baita.



martes, 13 de marzo de 2012

INGELESA IKASTEKO JOLASAK!(3-6 urte)

 Web honetan, agrega proiektuak proposatzen dituen  Unitate Didaktikoak Ingelesa Haur hezkuntzan lantzeko.
The jungle unitate didaktikoa aukeratu dut, baina bertan beste zenbait aukeratzeko aukera duzue.
Web honi esker, umeek saguaren erabilera eta ingelesa landuko dute.
"Listening"-a landu eta animaliak ikusi eta ikasteko aukera ere ematen die joku honek, baina jokuaren bitartez ikasten dutela da garrantzitsuena. Jolasaren bitartez ingelesa ikasten dute eta aspertzeko aukerarik ez dute.

Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako prestatutako jokua da, baina nire ustez badaude lehen hezkuntzarako aproposagoak diren zenbait joku; "put in order" delakoa besteak beste.

Jolasaren bitartez ikastea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, baina jolasak ondo aukeratzea ezinbestekoa da. The jungle jolasean jolasten ibili naiz, eta nahiko erreza iruditu zait. Bestalde, haur hezkuntzarako egina dagoen ziklorako,3-6 urte, oso ondo dagoela uste dut.



miércoles, 7 de marzo de 2012

HAUR HEZKUNTZAKO KANTAK

Egilea: SORTZEN


Hemen jartzen ditut Haur Hezkuntzan haurrekin landu daitezken kanta batzuk. Kanta hauei dagokionez, lehenengo hiru kantak batez ere keinu kantak dira eta azkenekoa eguberritako kanta, dantzatzeko kanta bat. Jarraian, kanta hauei buruzko hausnarketa bat egingo dut:

Lehenengo bi kantei dagokionez, Haur Hezkuntzan egokiak diren kantak dira. Letra eta mugimendu aldetik oso errazak izateaz gain, edukiaren bitartez, haurrek ezagutza garatzen dute. Lehenengo kantaren bitartez, gorputz atalak ikasteko aukera ematen du. Kantatu bitartean, gorputz atalak gehitzen joaten dira pixkanaka eta gorputz atalak kantatuz gain mugitu ere egiten dituzte. Kanta honen helburua, gorputz atalak ikastea da, bai mugimendu bai letra aldetik.

Bigarren kantarekin, berriz, aurreko kantan bezalaxe, mugimenduak garatzeko kanta izateaz gain, haurrek animalien izenak ikasten dituzte. Horrela, kanta honen helburua mugimenduak kontrolatzea eta animalien izenak ikastea da.

Eguberritako (hirugarrena eta laugarrena) kantei dagokionez, hirugarrena nahiz eta eguberri kanta izan aurrekoen moduan keinu kanta da. Kantatu bitartean haurrek keinuak egiten dituzte. Kanta honetan, ezagutza handirik ez dute ikasiko momentu oro gauza bera kantatzen ari baitira, elurraren inguruan ari dira.

Laugarren kantari dagokionez, olentzeroren kanta ezaguna dugu eta esan Haur Hezkuntzako haurrentzat kanta hau dantzatzeko besterik ez lukeela izan beharko. Kanta honek zailtasunak ditu letra aldetik eta doinuan ere nota ezberdin asko ditu. Hori dela eta, haurrentzat ez da komeni horrelako kanta bat kantatzeko baina “orra-orra gure olentzero..” zatia egokia da haurrek beraiek nahi duten moduan dantzatzeko. Kanta honi buruz esan, irakasleek Haur Hezkuntzan sartzen dutela eguberritako kantarik ezagunena delako baina adin hauetan ez dela batere egokia, nota asko dituelako eta letra aldetik zaila delako. Horrela, nik etorkizunean argi dut, irakasle izanen naizen aldetik, kanta hau dantzatzeko besterik ez dietela jarriko nire ikasleei. Lehen Hezkuntza abesti baten aurrean gaude.

Kanta hauen bitartez, esan nahiko nuke, Haur Hezkuntzan abestiak oso garrantzitsuak direla beraien heziketarako baina edozein abestik ez duela balio adin hauetan, Nota gutxiko eta letra errazeko abestiak behar dituzte eta abestiekin batera mugimenduak sartzea oso garrantzitsua da, psikomotrizitatea garatuz.

martes, 28 de febrero de 2012

GARAPEN PSIKOMOTOREA!

Aste honetan garapen psikomotoreareari egingo diogu erreferentzia. Horretarako, scribd orrialdetik lortutako dokumentu interesgarri bat aurkeztea pentsatu dugu.
Dokumentu honetan, garapen psikomotorearen zenbait alderdi, sakonki aztertzen dira:
  1. Gorputz eskema
  2. Tonua
  3. Jarrera
  4. Lateralitatea
  5. Arnasketa eta erlaxazioa
Agian gehiegi sakontzen da gaiaren inguruan, baina jakinduria pertsonalerako interesgarria dela uste dugu.
Etorkizunean gure lanbiderako jakitea ezinbestekoa!

lunes, 27 de febrero de 2012

HEZKUNTZA MUNDUAN

Web horrialde hau oso interesgarria iruditzen zaigu izan ere, hezkuntzaren bidez soilik aldatu dezakegu mundu  hau, eta hezkuntza gure estatura mugatu behar ez dugula eta beste herrialdeek nola jokatzen duten jakin behar dugula, horietatik metodologia onak gure sisteman ezartzeko.  Honela herrialde desberdinek,  beste herrialdeetako hezkuntza sistema behatuz eta ekarpen berriak ezarriz munduko ume guztiei behar duten hezkuntza emango zaie , mundu hobe bat eraikiz.

Orrialde honek ez du hori bermatzen baina lagundu egiten du eta informazio trukea ahalbidetzen du.

jueves, 16 de febrero de 2012

Umeek, ikasi edo denbora galtzen dute?

Hemen duzue Cordobako unibertsitateko neska batzuk idatzitako dokumentua; Ume txikiek ikasi edo denbora galtzen dute? Oso interesgarria, gaztelaniaz, baina interesgarria.

Irakasleak kontaktuan

Hemen duzue web orrialde interesgarri bat, non irakasle ezberdinek programa eta joku ezberdinak proposatzen dituzten. Zuek ere parte hartu dezakezue, animatu!

miércoles, 15 de febrero de 2012

TEKNOLOGIA




Argazki hau slideshare web orrialdetik lortu dut eta interesgarria iruditzen zait gaur egungo egoeraren radiografia bat suposatzen duelako, gure gizartean eta gure eskoletan dagoen arazo baten isla baita. Irakasleak ez du behar bezala hezten eta klase teoriko aspergarrien erruz ikasleek arreta galtzen dute beraien mundutxo teknologikoan sartzeko. Hezkuntzaren porrota suposatzen du.

martes, 14 de febrero de 2012

Niños Japoneses, competencia sin límites

Bideo honek asko arritu gaitu, izan ere, umeak 2 urte dituztela sailkatu egiten dituzte eta sailkapen horren arabera hezten dituzte ahalik eta gauza gehien jakin ditzaten, ahalik eta lan gehien egiteko kapazitatearen arabera adibidez. Txikitatik musika, inglesa, kirola eta horrez gain eskolako materia ematen dute, ume batek behar duen denbora librea izan gabe.

Hezkuntza mota honek abantaila argi bat du. Umeari txikitatik arlo desberdineko gauza asko irakasten zaionez helduagoa izatean, askatasun handiagoz jokatuko duela bere erabakietan; gauza askoren artean argi duelako zein den berea, azken finean zuk zer nahi duzun jakiteko gauza desberdin asko egin behar direla aurretik, erabaki ziurra izateko.

Hala ere, umeak ume izateko aukera galdu egiten du, segituan gizarte konpetente honetan murgilduaz. Adin horietan, umea behar bezala hezi behar da umearen mementuko egoerara egokituz eta ez etorkizunean gure gizartean arrakastatsu izateko helburuarekin heziz.


Eskola txikiak

Bideo honen bitartez, eskola txikien garrantzia azpimarratu nahi dugu. Eskola txikiak oso garrantzitsuak dira hezkuntzarentzat eta gizartearentzat. Herri txikiek horrelako aukera edukitzea ezinbestekoa ikusten dugu, hau da, eskola edo institutu handiago batetara joan aurretik, herrian bertan horrelako aukera edukitzea abantaila izugarria da, herri txikien kasuan.

Horrez gain, eskola txiki eta ikastola askoren egoera oso kaxkarra da, batez ere alde ekonomikotik begiratuta. Eskola hauen egoera hobetzeko hainbat ekitaldi sortzen dira eta ekitaldi hauetara denok joan beharko genukeela uste dugu, etorkizunean horrelako eskola batean irakasle izan gaitezke eta.

Bideo honekin eskola txikieei gure babesa eman nahi diegu eta hezkuntzan duten garrantzia azpimarratu nahi genuke.