Bideo honen bitartez, CURRICULUM-ean agertzen
diren aspektu batzuk jorratu nahi izan ditut. Gaia nagusia Osasunarena da non bideo honekin elikadura ona eta higienea zein
garrantzitsua den erakutsi nahi dudan.
Arizmendi Ikastolak Haur Hezkuntzako haurrekin
azken urteetan egiten ari diren elikadura proiektu bat daukazue bideo honetan. Ikastola
honetan, elikadurari garrantzi handia ematen diote (behar den bezala) eta
proiektu honen bitartez, haurrek atsedenaldietan galetak jan beharrean fruta
jaten dute. Ondo eta osasuntsu jateaz gain, frutei buruzko ezagutza handitzen
joaten dira haurrak, zeren eta, haur bakoitzari txarteltxo bat ematen zaie
ekarri behar duten frutaren irudiarekin eta hauek gurasoen laguntzaz fruta
erosten dute. Horrela, osasuntsu jateaz gain fruta ezberdinak ezagutzen joaten
dira.
Haur eskolan oso garrantzitsua da bizi-kalitate
hobea izaten lagunduko duten ohiturak eta balioak sustatzea. Horregatik,
Ikastola honek bultzatzen duen proiektua egokia iruditzen zait non haurrak
txiki txikitatik fruta jaten (ondo jaten) ikasten dute. Nork bere burua
zaintzen ikasteak, pixkanaka, jarduteko jarraibide egokiak hartzea eskatzen du,
elikadurari, segurtasunari eta higieneari dagokienez. Ohiturak hezi daitezke,
eta funtsezkoa da ildo horretan esku hartzea haurrak hezkuntza-komunitatearekin
ezartzen dituen lehenengo harremanetatik. Bizitzan aukera osasungarriak hartzen
lagunduko dion ezagutza eraiki behar da.
Elikaduraz
gain, higienea oso garrantzitsua dela ikasten dute, fruta jan aurretik eta
ondoren eskuak garbituz. Pauso hauek denak haurrak osasuntsu egoteko
garrantzitsuak dira eta etorkizunerako ere ohitura hauek hartzea ezin bestekoak
dira haurrentzat. Eskuak garbitzeaz gain, bideoan ikus dezakegu, fruta azalak
eta sobratutako gauzak, basura egokietara botatzen dituztela eta informazio
egokia dutela horrekiko. Hori ere bada higienea, gelaren garbitasuna mantendu eta ingurunea zaintzen baitute neurri batean
ondo birziklatuz. Gainera, gurasoen
iritzia proiektuaren aldekoa da, etxeko elikaduran jasotzen ari diren emaitza
onak direla eta.
Osasuna alde batera utzita, haurrak elkarrekiko
duten errespetua ikus dezakegu bideoan non bakoitzari bere txanda iritsi arte
ez duten fruta hartzen. Haurrek elkarri errespetua ez bazuten txanda
errespetatu gabe jaten hasiko ziren eta horren eraginez, batzuk asko jango
zuten eta beste batzuk, berriz, ezer ez.
Amaitzeko esan dezaket bideo honetan
CURRICULUM-ean azaltzen diren hainbat aspektu lantzen direla eta niri etorkizunean (irakasle
naizenean) eskolan Haur Hezkuntzako haurrekin proiektu hau lantzea gustatuko
litzaidakeela, hala nola, elikadura (fruta jatea, higienea, errespetua…).