Konstruktibismoaren inguruan ibili gara azken aldian eta guri bitartekoen erabilera egokitu zaigu. Konstruktibismoa, gaur egun hezkuntzaren psikologian teoria nagusia da eta aurreko esperientzietan oinarrituta ezagutza berriak sortzen ditu gizakiak teoria honen arabera.
Konduktismoa vs Konstruktibismoa
Konstruktibismoan, umea aktiboa da, sortzailea, eta irakaslearen papera soilik umea laguntzea da.Konduktismoan, aldiz, umearen ikaskuntza gidatua da, umea pertsona pasibo bihurtuz.
Interakzio sozialaren garrantzia nabarmentzen du Vigotskyk. Piagetek, bestalde, irakastea eta ikastea eskemekin lan egitea dela dio.
Amaitzeko, esan nahi dugu, teoria konstruktibista hauek ez direla independenteki errealitatera eramaten. Piageten eta Vigotskyren teoriak konplementarioak direla uste dugu, hau da, gizakiak besteei ikusi eta gero norberaren esperientziaz ikasitakoarekin burutuko ditu jardueren helburuak.

* Maila teknikoan: zuen Glogsterrak txertatzea eskatzen du; bideo bi ere baditu-eta. Hori "embebed" kodearen bitartez egiten da.
ResponderEliminarEdukien inguruan esan behar dut ez duzuela zehatzegi identifikatu egin beharrekoa, bitartekotik ikaskuntzaren teoriara egiten duzue salto,bitartekotik bitartekarira bestela. Hori zuen lan honetan sumatzen da eta argi ikusten da zuekin egondakoen erantzunetan. Bitartekoak ulerterrazak izan behar direla eta helburuak lortzen laguntzen dutela esaten dute gehien egituratutako erantzunetan. Nahi badituzue, igorriko dizkizuet, zuek epaitzeko.