martes, 8 de mayo de 2012

OHITURA ONEN GARRANTZIA HAUR HEZKUNTZAN








Bideo honen bitartez, CURRICULUM-ean agertzen diren aspektu batzuk jorratu nahi izan ditut. Gaia nagusia Osasunarena da non  bideo honekin elikadura ona eta higienea zein garrantzitsua den erakutsi nahi dudan.

Arizmendi Ikastolak Haur Hezkuntzako haurrekin azken urteetan egiten ari diren elikadura proiektu bat daukazue bideo honetan. Ikastola honetan, elikadurari garrantzi handia ematen diote (behar den bezala) eta proiektu honen bitartez, haurrek atsedenaldietan galetak jan beharrean fruta jaten dute. Ondo eta osasuntsu jateaz gain, frutei buruzko ezagutza handitzen joaten dira haurrak, zeren eta, haur bakoitzari txarteltxo bat ematen zaie ekarri behar duten frutaren irudiarekin eta hauek gurasoen laguntzaz fruta erosten dute. Horrela, osasuntsu jateaz gain fruta ezberdinak ezagutzen joaten dira.

Haur eskolan oso garrantzitsua da bizi-kalitate hobea izaten lagunduko duten ohiturak eta balioak sustatzea. Horregatik, Ikastola honek bultzatzen duen proiektua egokia iruditzen zait non haurrak txiki txikitatik fruta jaten (ondo jaten) ikasten dute. Nork bere burua zaintzen ikasteak, pixkanaka, jarduteko jarraibide egokiak hartzea eskatzen du, elikadurari, segurtasunari eta higieneari dagokienez. Ohiturak hezi daitezke, eta funtsezkoa da ildo horretan esku hartzea haurrak hezkuntza-komunitatearekin ezartzen dituen lehenengo harremanetatik. Bizitzan aukera osasungarriak hartzen lagunduko dion ezagutza eraiki behar da.

 Elikaduraz gain, higienea oso garrantzitsua dela ikasten dute, fruta jan aurretik eta ondoren eskuak garbituz. Pauso hauek denak haurrak osasuntsu egoteko garrantzitsuak dira eta etorkizunerako ere ohitura hauek hartzea ezin bestekoak dira haurrentzat. Eskuak garbitzeaz gain, bideoan ikus dezakegu, fruta azalak eta sobratutako gauzak, basura egokietara botatzen dituztela eta informazio egokia dutela horrekiko. Hori ere bada higienea, gelaren garbitasuna mantendu  eta ingurunea zaintzen baitute neurri batean ondo birziklatuz.  Gainera, gurasoen iritzia proiektuaren aldekoa da, etxeko elikaduran jasotzen ari diren emaitza onak direla eta.

Osasuna alde batera utzita, haurrak elkarrekiko duten errespetua ikus dezakegu bideoan non bakoitzari bere txanda iritsi arte ez duten fruta hartzen. Haurrek elkarri errespetua ez bazuten txanda errespetatu gabe jaten hasiko ziren eta horren eraginez, batzuk asko jango zuten eta beste batzuk, berriz, ezer ez.

Amaitzeko esan dezaket bideo honetan CURRICULUM-ean azaltzen diren hainbat aspektu  lantzen direla eta niri etorkizunean (irakasle naizenean) eskolan Haur Hezkuntzako haurrekin proiektu hau lantzea gustatuko litzaidakeela, hala nola, elikadura (fruta jatea, higienea, errespetua…).


No hay comentarios:

Publicar un comentario