Bideo honen bitartez, ahozko hizkuntzak garrantzi
handia duela Haur Hezkuntzan azpimarratu nahi nuke. Haurrek jarduerak burutzeaz
gain izan ere, badakigu hizkuntzak ezagutzak bideratzen dituela eta ulermena
ikaskuntzaren aurretikoa dela, helduekin komunikatzeko ere beharrezkoa dute
ahozko hizkuntza. Horretarako egokia iruditu zait antzerkia egitea klasean eta
horren bidez, ahozko hizkuntza lantzea.
Haurrek ikasgelan bi lan egin behar ditu aldi
berean: ezagutzak ikasi (dela matematika, natur-zientziak…) eta hizkuntza
ikasi. Eta ikasketa bikoitz hori ahalbidetzeko eskolak komunikaziorako
testuinguruak sortu behar ditu ezinbestean. Modu horretara ikasleak ahozko
hizkuntzaren erabilerei zentzua emango die. Ikasleak ahozko hizkuntza dominatu
behar du lehenik ondoren ezagutzak ondo egiteko. Adibidez, matematikako
jarduera batean aurrean, haurrak lehenik jarduera ulertu beharko du bestela
ariketa gaizki egingo baitu eta horretarako hizkuntza dominatuta eduki beharko
du.
Ikasgelatik kanpo, haurrak
helduekin komunikatzeko eta harremanetan jartzeko, ahozko hizkuntza erabiliko
du batez ere, eta etorkizunerako ezin bestekoa izango du ahozko hizkuntza ondo
egitea. Gainera, antzerkiaren bidez, ahozko hizkuntza lantzeaz gain,
komunikaziorako oso garrantzitsuak diren keinuak lantzen dira. Horrela, haurrek
esan nahi duena errazago ulertuko da eta egiten dituen keinuak lagungarriak
izango dira komunikaziorako.
Bideo amaiaren ikus
daiteke, antzerkia egitean beste ikasle batzuk ikusi egin dutela eta galderak
egiten dizkiotela. Horren aurrean, antzerkia egin duten ikasleek erantzun
egiten dizkiote. Kasu honetan ikus daiteke, ikasleek beraien kabuz egiten
dituztela galderak eta erantzunak, hau da, komunikazio bat edukitzen dutela
elkarren artean. Kanten bitartez, berriz, ikasleek oroimena eta erritmoa
lantzen dute.
Laburbilduz, bideo honen
bitartez, bideoan ikus dezakegun klase mota bultzatu nahi dut non ahozko
hizkuntza oso ongi lantzen den. Ahozko hizkuntza lehen esan moduan, oso
garrantzitsua izanen da ikasleentzat, klaseko jarduerak ondo burutzeko eta
helduekin naiz gelakideekin egoki komunikatzeko. Gainera, curriculumak dioenez,
landu beharreko atala da ahozko hizkuntza.
Bideoa oso polita.
ResponderEliminarEsaten duzunaz: zure aurretiko uste batzuk edo nonbaiten entzundakoa egituratzeko erabili duzu hau; baina benetan ez duzu pentsatu zein den curriculumeko ikuspegia; aipatu bai, egiten duzu amaieran, nonbaiten zerbait esan behar duela badakizula.
Oraintxe duzu lantzeko sasoi, oraintxe landu.