martes, 8 de mayo de 2012

OHITURA ONEN GARRANTZIA HAUR HEZKUNTZAN








Bideo honen bitartez, CURRICULUM-ean agertzen diren aspektu batzuk jorratu nahi izan ditut. Gaia nagusia Osasunarena da non  bideo honekin elikadura ona eta higienea zein garrantzitsua den erakutsi nahi dudan.

Arizmendi Ikastolak Haur Hezkuntzako haurrekin azken urteetan egiten ari diren elikadura proiektu bat daukazue bideo honetan. Ikastola honetan, elikadurari garrantzi handia ematen diote (behar den bezala) eta proiektu honen bitartez, haurrek atsedenaldietan galetak jan beharrean fruta jaten dute. Ondo eta osasuntsu jateaz gain, frutei buruzko ezagutza handitzen joaten dira haurrak, zeren eta, haur bakoitzari txarteltxo bat ematen zaie ekarri behar duten frutaren irudiarekin eta hauek gurasoen laguntzaz fruta erosten dute. Horrela, osasuntsu jateaz gain fruta ezberdinak ezagutzen joaten dira.

Haur eskolan oso garrantzitsua da bizi-kalitate hobea izaten lagunduko duten ohiturak eta balioak sustatzea. Horregatik, Ikastola honek bultzatzen duen proiektua egokia iruditzen zait non haurrak txiki txikitatik fruta jaten (ondo jaten) ikasten dute. Nork bere burua zaintzen ikasteak, pixkanaka, jarduteko jarraibide egokiak hartzea eskatzen du, elikadurari, segurtasunari eta higieneari dagokienez. Ohiturak hezi daitezke, eta funtsezkoa da ildo horretan esku hartzea haurrak hezkuntza-komunitatearekin ezartzen dituen lehenengo harremanetatik. Bizitzan aukera osasungarriak hartzen lagunduko dion ezagutza eraiki behar da.

 Elikaduraz gain, higienea oso garrantzitsua dela ikasten dute, fruta jan aurretik eta ondoren eskuak garbituz. Pauso hauek denak haurrak osasuntsu egoteko garrantzitsuak dira eta etorkizunerako ere ohitura hauek hartzea ezin bestekoak dira haurrentzat. Eskuak garbitzeaz gain, bideoan ikus dezakegu, fruta azalak eta sobratutako gauzak, basura egokietara botatzen dituztela eta informazio egokia dutela horrekiko. Hori ere bada higienea, gelaren garbitasuna mantendu  eta ingurunea zaintzen baitute neurri batean ondo birziklatuz.  Gainera, gurasoen iritzia proiektuaren aldekoa da, etxeko elikaduran jasotzen ari diren emaitza onak direla eta.

Osasuna alde batera utzita, haurrak elkarrekiko duten errespetua ikus dezakegu bideoan non bakoitzari bere txanda iritsi arte ez duten fruta hartzen. Haurrek elkarri errespetua ez bazuten txanda errespetatu gabe jaten hasiko ziren eta horren eraginez, batzuk asko jango zuten eta beste batzuk, berriz, ezer ez.

Amaitzeko esan dezaket bideo honetan CURRICULUM-ean azaltzen diren hainbat aspektu  lantzen direla eta niri etorkizunean (irakasle naizenean) eskolan Haur Hezkuntzako haurrekin proiektu hau lantzea gustatuko litzaidakeela, hala nola, elikadura (fruta jatea, higienea, errespetua…).


lunes, 7 de mayo de 2012

Oinarrizko gaitasunak: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.


Hauek dira gure egungo Hezkuntza Legeak ezarritako oinarrizko gaitasunak:
•  Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
•  Matematikarako gaitasuna.
•  Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
•  Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
•  Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
•  Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
•  Ikasten ikasteko gaitasuna.
•  Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Oinarrizko gaitasun hauetan azpimarragarriena hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna dela deritzot, zeinak barnean hartzen duen haurraren hizkuntzaren erabilera, bai eta entzuteko, hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko  trebetasunen  garapena  ere.  Hizkuntzak  pentsamendua eraikitzen du, eta ideiak, sentimenduak eta gertakariak adierazteko eta interpretatzeko bidea da. Errealitatea ulertzeko, eta pentsamendua, emozioak eta portaera autorregulatzeko bidea ere bada, ama-hizkuntzan nahiz beste hizkuntza batean.

Komunikaziorako, ezagutzarako eta hausnarketarako tresna da hizkuntza. Aldi berean, besteekin eta ingurune fisiko, sozial eta kulturalarekin loturak eta harremanak egiteko eta ikasteko funtsezko tresna ere bada.

Hizkuntzaren bitartez besteen bizikide gara, sentimenduak eta nahiak adierazten dira, gatazkak konpontzen dira, ideiak eta iritziak alderatzen eta proposatzen dira –besteenak errespetatuz–, eta norberarenak ez bezalako kulturak ezagutzen dira.

Aurkezten zaizkien komunikazio-aukeren bitartez haurrek abilezia hauek garatzen dituzte: ahozko adierazpena zabaldu eta aberastu, eta hizkuntzaren funtzioak eta ezaugarriak identifikatu. Haurrek komunikazio-gertaeretan parte hartzen dutenean, esperientziei eta ideiei buruz hitz egiten dute, besteek zer esaten duten entzuten dute, eta elkarri eragiten ikasten dute. Horrelakoetan, norberaren eta gizartearen beharrak asetzeko funtsezko elementu den aldetik hautematen dute hizkuntza.

Hitz egiteko eta entzuteko gaitasuna indartu egiten da, komunikazio-aukerak ugaritzen badira. Haurrek hainbat modutan har dezakete parte komunikazio-aukera horietan:

•  Istorio bat edo asmatutako nahiz egiazko gertakari bat kontatuz, eta ahalik eta informazio leial eta zehatzena emateko, objektuak, pertsonak, lekuak eta uneak deskribatuz. Ahozko narrazioa lagungarria da behaketa, oroimena, imajinazioa, sormena, lexikoa eta sekuentziatutako gogoeta garatzeko.

•  Kanpoko sentimenduei eta gertakariei buruz hitz eginez, eta aldi berean, lankidetzarako jarrera garatuz, konponbideak bilatzeko. Elkarrizketak berekin dakar
hainbat abilezia garatzea; besteak beste, entzutea, ulermena, eta galderen eta haien
erantzunen formulazioa.

•  Nork bere ideiak, eskuratutako ezagutzak, prozesu baten urratsak eta gai bati buruzko iritzi pertsonalak jolasa edo esperimentua balitz bezala adieraziz. Praktika horrek berekin dakar bakoitzak pentsatzen duena adierazteko edo frogatzeko arrazoitzea eta esamoldeak bilatzea, akordioak eta desakordioak adieraztea, eta esperientzian oinarritutako ondorioak ateratzea. Hori guztia argudioaren oinarrian dago, konbentzitzeko metodoa den aldetik.

Irakasle izango garen aldetik garrantzitsua iruditzen zait azaldu dudanaren berri izatea eta haurrei modu egoki eta atsegin batean irakastea nire ustez oinarrizkoena den gaitasuna.

sábado, 5 de mayo de 2012

Unitate didaktikoak hemen!


Unitate didaktikoaren proiektuarekin geundela webgune hau topatu nuen. Webgune honek , nahiz eta euskaratua ez egon, 75 unitate didaktiko jartzen ditu gure eskura. Unitate didaktiko hauek nahiz eta eskolan egiteko moldatu egin daitezkeen, berez unitate didaktiko birtualak dira, umeak etxean nahiz eskolan ordenagailu bidez erabiltzeko. Web gune honetako 75 unitateak Haur Hezkuntzan ( 3-6 urte ) gauzatzekoak dira, pixkanaka umeak formato digitalarekin harrema hartu dezan.

Unitate didaktiko hauek kurrikulumaren edukiekin bat datoz, eta ondorioz Haur Hezkuntzako helburuak betetzeko baliagarriak direla uste dut. Esaterako, 1 esperientzia eremua lantzeko ( Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala ) unitate didaktikoak izango lirateke : La higiene personal, el cuerpo humano, nuestros cuerpos son diferentes, Quien soy yo, mis sentimientos, las necesidades del cuerpo humano, aprendo a convivir. Jarraitzeko, 2 esperientzia eremua ( Ingurunearen ezaguera ) unitate didaktko hauek dira: El paisaje, el madio natural, los objetos que me rodean, el clima, las partes del dia, la familia, los tipos de familia, la escuela, mi entorno, ciudad y campo, medios de comunicación. Azkenik, 3 esperientzia eremua ( Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena ) lantzeko noski ere baditu bere unitate didaktikoak: Aprendo a comunicarme, cuéntame un cuento, frases y dichos, palabra básica, lengua escrita…

Horrezgain, unitate didaktiko bakoitza lantzeko aukera ezberdinak ematen ditu.Aukera horiek dira: Atender, ver, oir, jugar eta tocar dira eta ondorioz marrazkiz eta hitzezko kontakizuna ikusi dezakegu, unitate didaktikoarekin bat datozen jokoekin jolastu dezakegu, film-a eta kasu batzuetan museoa ikus dezakegu, soinu edo musika desberdinak entzun eta gure ideiak idatzi.

Kurrikulumaren edukiekin bat etortzeaz gain ekarpen hau igo egiten dut web gune hau  gure lanari hasiera emateko baliagarria dela uste dudalako ( gure kasuan horrela izan da ), batez ere ideia asko eta asko aurki ditzakegulako bertan eta bapatean gure inspirazioa agerrarazi dezakelako.

lunes, 30 de abril de 2012

KONTZEPTU ESPAZIALAK LANTZEN!

Honako orrialde hau, kurrikulumaren edukietan kontzeptu espazialak lantzen ditu.
Orrialde interesgarria iruditu zait kontzeptu ezberdinak lantzeko aukera ematen digulako: gainean eta azpian,urrun eta gertu... eta beste hainbat kontzeptu.
Oinarrizko nozio espazialak bereganatzeko jolas interesgarria eta dibertigarria dela iruditu zait, egian esan, ni ere ibili naiz jolasean.
Gainera orrialde hau, heziketa behar berezia dutenentzat pentsatuta dago eta edozeinek erabil dezake.
Irakaslearentzako gida bat ere badu, non ebaluazio irizpideak zehazten dituen:

- Gertu/urrun nozio espazialak bereizten ditu. 
- Barruan/kanpoan nozio espaziala erabiltzen eta ulertzen du. 
- Atzean/aurrean kokapena diskriminatzen du. 
- Alde batean/beste aldean kokapena diskriminatzen du. 
- Gertu/urrun nozio espaziala bereizten du.



viernes, 27 de abril de 2012

BITARTEKOEN ERABILPENAK



Konstruktibismoaren inguruan ibili gara azken aldian eta guri bitartekoen erabilera egokitu zaigu. Konstruktibismoa, gaur egun hezkuntzaren psikologian teoria nagusia da eta aurreko esperientzietan oinarrituta ezagutza berriak sortzen ditu gizakiak teoria honen arabera. 

Konduktismoa vs Konstruktibismoa
Konstruktibismoan,  umea aktiboa da, sortzailea, eta irakaslearen papera soilik umea laguntzea da.Konduktismoan, aldiz,  umearen ikaskuntza gidatua da, umea pertsona pasibo bihurtuz. 
 Interakzio sozialaren garrantzia nabarmentzen du Vigotskyk. Piagetek, bestalde, irakastea eta ikastea eskemekin lan egitea dela dio.

Amaitzeko, esan nahi dugu, teoria konstruktibista hauek ez direla independenteki errealitatera eramaten. Piageten eta Vigotskyren teoriak konplementarioak direla uste dugu, hau da, gizakiak besteei ikusi eta gero norberaren esperientziaz ikasitakoarekin burutuko ditu jardueren helburuak.

miércoles, 25 de abril de 2012

AHOZKO HIZKUNTZA






Bideo honen bitartez, ahozko hizkuntzak garrantzi handia duela Haur Hezkuntzan azpimarratu nahi nuke. Haurrek jarduerak burutzeaz gain izan ere, badakigu hizkuntzak ezagutzak bideratzen dituela eta ulermena ikaskuntzaren aurretikoa dela, helduekin komunikatzeko ere beharrezkoa dute ahozko hizkuntza. Horretarako egokia iruditu zait antzerkia egitea klasean eta horren bidez, ahozko hizkuntza lantzea.

Haurrek ikasgelan bi lan egin behar ditu aldi berean: ezagutzak ikasi (dela matematika, natur-zientziak…) eta hizkuntza ikasi. Eta ikasketa bikoitz hori ahalbidetzeko eskolak komunikaziorako testuinguruak sortu behar ditu ezinbestean. Modu horretara ikasleak ahozko hizkuntzaren erabilerei zentzua emango die. Ikasleak ahozko hizkuntza dominatu behar du lehenik ondoren ezagutzak ondo egiteko. Adibidez, matematikako jarduera batean aurrean, haurrak lehenik jarduera ulertu beharko du bestela ariketa gaizki egingo baitu eta horretarako hizkuntza dominatuta eduki beharko du.

            Ikasgelatik kanpo, haurrak helduekin komunikatzeko eta harremanetan jartzeko, ahozko hizkuntza erabiliko du batez ere, eta etorkizunerako ezin bestekoa izango du ahozko hizkuntza ondo egitea. Gainera, antzerkiaren bidez, ahozko hizkuntza lantzeaz gain, komunikaziorako oso garrantzitsuak diren keinuak lantzen dira. Horrela, haurrek esan nahi duena errazago ulertuko da eta egiten dituen keinuak lagungarriak izango dira komunikaziorako.

            Bideo amaiaren ikus daiteke, antzerkia egitean beste ikasle batzuk ikusi egin dutela eta galderak egiten dizkiotela. Horren aurrean, antzerkia egin duten ikasleek erantzun egiten dizkiote. Kasu honetan ikus daiteke, ikasleek beraien kabuz egiten dituztela galderak eta erantzunak, hau da, komunikazio bat edukitzen dutela elkarren artean. Kanten bitartez, berriz, ikasleek oroimena eta erritmoa lantzen dute.

            Laburbilduz, bideo honen bitartez, bideoan ikus dezakegun klase mota bultzatu nahi dut non ahozko hizkuntza oso ongi lantzen den. Ahozko hizkuntza lehen esan moduan, oso garrantzitsua izanen da ikasleentzat, klaseko jarduerak ondo burutzeko eta helduekin naiz gelakideekin egoki komunikatzeko. Gainera, curriculumak dioenez, landu beharreko atala da ahozko hizkuntza.