miércoles, 28 de marzo de 2012

LIGATZEKO GAITASUNAK


Gaitasuna zerbait egin eta jasotzeko ahalmena da, horren ardura eta ondorioak bereganatzea du helburua. Behin ikusi dugula gaitasuna zer den, gure adibideari ekingo diogu. Hurrengo hitzetan ligatzeko gaitasuna jarriko dugu adibide bezala. Aurrerantzean ligatzeko orduan arrakasta izan nahi baduzue ikus hemen jarraitu beharreko pausoak.

.
  • Non, nola, zer, helburua : Edozein tokitan eta edozein unean, atsegin duzun neska/mutil horri nolabait eragitea bere atentzioa erakartzeko, ondoren zure baliabide indartsuenak erabiliz zureganako gogoa pizteko.


Helburu hori lortzeko jokabide hauek jarraitzea komeni da:


-         Elkarri hitz egiterakoan begietara begiratzea.
-         Lotsa alde batera uztea.
-         Elkarri hitz politak esatea.
-         Elkarri keinu atseginak egitea.
-         Tonu altua eta bortitza ez erabiltzea.
-         Laztanak egitea.
-         Elkarri barrea eragitea.
-         Trago batera gonibatzea.
-         Elkarrekin dantzatzea. 

                 Atsegin duzun neska bat ikusten duzunean lehendabiziko gauza bere atentzioa erakartzea izango da, ondoren gomendatu ditugun jokabideak ondo erabili ezkero izango duzu zure saria, lortuko duzu atsegin duzun neska hori zureganatzea.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                           

martes, 27 de marzo de 2012

Soinudun animaliak PAULYS

Animali ezberdinen soinuak aurkituko ditugu joku honetan.

Abereak ezagutzeko eta haien ahotsa identifikatzeko paregabea da jarduera hau. Ingelesez dago eta baserrian sakatuz animalia gehiago ikusiko ditugu. Haur hezkuntzako lehenengo zein bigarren ziklorako interesgarria iruditzen zait. Hala ere,  jokua nahiko murritza dela uste dut:

- Animali ugari agertzen dira, eta baserrian sakatuz gehiago ikusten dira, baina oso joku pobrea iruditu zait. Animalietan sakatu eta soinua ikasiko dute umeek baina ezer gehiago.
Azken finean, joku interesgarria ingelesa ikasteko(animaliak ingeleez ikasteko)  eta soinuak ikasteko baina joku "pobrea" nire ustez.




lunes, 26 de marzo de 2012

Eduard Punset














Bideo hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit. Irakasle izateko ikasten ari naiz eta bideo hauetan umeen emozioen inguruko informazio oso interesgarria azaltzen zaigu, zeinak irakasle garenean asko lagunduko digun.

Gaur egun, hezkuntzan arazorenbat dagoela nabarmena da, eta horren isla da gizartea, eta hori aldatu behar dutenak irakasleak dira batik bat, umetatik hasi behar baita gizarte egonkor bat eraikitzen. Beraz, arazoa non dagoen konturatu hostean arazoari aurre egiten hasi behar da.

Arazo nagusia, nire ustez, bideoetan aipatzen duten bezala, umeen kontzentrazio ezatik eta emozioen kontrol ezatik abiatzen da. Eskolan porrot egiten duten umeak ez dira“motzak” edo ikasteko gaitasunik ez dutenak, beraien emozioak kontrolatzen ez dituzten umeak baizik, eta orokorrean arazoak sortu ohi dituztenak . Adibidez, haserre dagoen ume bati oso zaila egingo zaio kontzentratzea edo irakaslearen azalpenean harreta jartzea. Beraz, zenbait metodo erabiltzea komeni da emozioak kontrolatu ahal izateko. Metodo bat meditazioa izan daiteke, bideon ikus daitekeen moduan, honek umeak lasaitzen laguntzen baitu.

Nahiz eta ez oso bistakoa izan emozioen kontrolak eta ikasteak duten erlazioa, lehenengorik gabe bigarrena gauzatzea zaila dela ikus daiteke bideoan. Beraz, irakasle garenean, oso kontuan hartu beharreko atala dela iruditzen zait emozioen kontrolaren ingurukoa.

lunes, 19 de marzo de 2012

Gaitasunak eta haur hezkuntza

Curriculumaren inguruan ari garenez lanean eta irakasleal espreski gai honen inguruan aztertzea gomendatu duenez, hona hemen web horri interesgarri hau. Oso aproposa iruditu zait, izan ere informazioa modu eskematikoan ematen da baina azalpenak emanez, ez da eskema arrunt batean gelditzen. Horretaz gain, gaintasunen inguruan eta ematen den informazioaren inguruan ere nahikoa informazio ematen dela uste dut ( kontzeptuaren definizioa ematen da, oinarrizko gaitasunak, metodologiak eta bestelako gaitasunak) eta landuko ditugun puntu guztiak edo gehiengoak bertan azaltzen direla antzematen dut.

EMILIO CALATAYUD "LECCIÓN MAGISTRAL"










Bideo honen bitartez, gaur egungo haurren egoera azaldu nahi dut eta horretarako jo dut Emilio Calatayud juez ezagunarengana. Egoera azaltzeaz gain, Emilio Clatayuden hitzen bitartez, kritika egin nahi diot gure gizarteari eta bertan eskolak duen garrantzia azpimarratu nahi dut. Eskolaren garrantziarekin batera, irakasleen (gu etorkizunean)  papera ere oso garrantzitsua da, haur asko hezten baititu irakasle batek eta hein handi batean etorkizuneko gizartea bere esku dago.

Gaur egungo eskolaren lana ez da egokiena eta gurasoen papera ere aldatzen joan da. Lehen diktadura moduko bat izaten zen etxean eta horrela etxeko giroa ez zen hoberena baina gaur egungo ere ez da egokia, zeren eta, guraso askoren papera lagun baten gisakoa baita. Tarteko egoera bat bilatu beharra da eta eskoletan, berriz, irakasleok izan behar dugu nagusi geletan, guk nahi dugun erritmoa jarriz eta ikasleek guk egindakoa eginez.

Amaitzeko esan nahiko nuke, gaur egungo gizartea aldatu egin beharra dugula denon artean. Honekin ez dut esan nahi orain dela 30 urteko gizartea jarri nahi dudanik, ezta pentsatu ere, baina ekintza asko ezin dira onartu gaur egungo gizartean. Adibidez, 13 urteko haurrak harreman sexualak edukitzen hasten dira eta askotan neurririk hartu gabe eta gainera gero gizarteak laguntzak ematen dizkio edo erraztasunak ematen dizkio abortatzeko. Nik uste 13 urteko haurrentzat horiek ez direla ekintza normalak eta hori denon artean jakinarazi behar diegu gizarteari. Gizarte hau normalizatu egin behar da, gaur egun bizi duen egoera oso desfasatua baita.



martes, 13 de marzo de 2012

INGELESA IKASTEKO JOLASAK!(3-6 urte)

 Web honetan, agrega proiektuak proposatzen dituen  Unitate Didaktikoak Ingelesa Haur hezkuntzan lantzeko.
The jungle unitate didaktikoa aukeratu dut, baina bertan beste zenbait aukeratzeko aukera duzue.
Web honi esker, umeek saguaren erabilera eta ingelesa landuko dute.
"Listening"-a landu eta animaliak ikusi eta ikasteko aukera ere ematen die joku honek, baina jokuaren bitartez ikasten dutela da garrantzitsuena. Jolasaren bitartez ingelesa ikasten dute eta aspertzeko aukerarik ez dute.

Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako prestatutako jokua da, baina nire ustez badaude lehen hezkuntzarako aproposagoak diren zenbait joku; "put in order" delakoa besteak beste.

Jolasaren bitartez ikastea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, baina jolasak ondo aukeratzea ezinbestekoa da. The jungle jolasean jolasten ibili naiz, eta nahiko erreza iruditu zait. Bestalde, haur hezkuntzarako egina dagoen ziklorako,3-6 urte, oso ondo dagoela uste dut.



miércoles, 7 de marzo de 2012

HAUR HEZKUNTZAKO KANTAK

Egilea: SORTZEN


Hemen jartzen ditut Haur Hezkuntzan haurrekin landu daitezken kanta batzuk. Kanta hauei dagokionez, lehenengo hiru kantak batez ere keinu kantak dira eta azkenekoa eguberritako kanta, dantzatzeko kanta bat. Jarraian, kanta hauei buruzko hausnarketa bat egingo dut:

Lehenengo bi kantei dagokionez, Haur Hezkuntzan egokiak diren kantak dira. Letra eta mugimendu aldetik oso errazak izateaz gain, edukiaren bitartez, haurrek ezagutza garatzen dute. Lehenengo kantaren bitartez, gorputz atalak ikasteko aukera ematen du. Kantatu bitartean, gorputz atalak gehitzen joaten dira pixkanaka eta gorputz atalak kantatuz gain mugitu ere egiten dituzte. Kanta honen helburua, gorputz atalak ikastea da, bai mugimendu bai letra aldetik.

Bigarren kantarekin, berriz, aurreko kantan bezalaxe, mugimenduak garatzeko kanta izateaz gain, haurrek animalien izenak ikasten dituzte. Horrela, kanta honen helburua mugimenduak kontrolatzea eta animalien izenak ikastea da.

Eguberritako (hirugarrena eta laugarrena) kantei dagokionez, hirugarrena nahiz eta eguberri kanta izan aurrekoen moduan keinu kanta da. Kantatu bitartean haurrek keinuak egiten dituzte. Kanta honetan, ezagutza handirik ez dute ikasiko momentu oro gauza bera kantatzen ari baitira, elurraren inguruan ari dira.

Laugarren kantari dagokionez, olentzeroren kanta ezaguna dugu eta esan Haur Hezkuntzako haurrentzat kanta hau dantzatzeko besterik ez lukeela izan beharko. Kanta honek zailtasunak ditu letra aldetik eta doinuan ere nota ezberdin asko ditu. Hori dela eta, haurrentzat ez da komeni horrelako kanta bat kantatzeko baina “orra-orra gure olentzero..” zatia egokia da haurrek beraiek nahi duten moduan dantzatzeko. Kanta honi buruz esan, irakasleek Haur Hezkuntzan sartzen dutela eguberritako kantarik ezagunena delako baina adin hauetan ez dela batere egokia, nota asko dituelako eta letra aldetik zaila delako. Horrela, nik etorkizunean argi dut, irakasle izanen naizen aldetik, kanta hau dantzatzeko besterik ez dietela jarriko nire ikasleei. Lehen Hezkuntza abesti baten aurrean gaude.

Kanta hauen bitartez, esan nahiko nuke, Haur Hezkuntzan abestiak oso garrantzitsuak direla beraien heziketarako baina edozein abestik ez duela balio adin hauetan, Nota gutxiko eta letra errazeko abestiak behar dituzte eta abestiekin batera mugimenduak sartzea oso garrantzitsua da, psikomotrizitatea garatuz.