Unitate didaktikoaren
proiektuarekin geundela webgune hau topatu nuen. Webgune honek , nahiz eta
euskaratua ez egon, 75 unitate didaktiko jartzen ditu gure eskura. Unitate
didaktiko hauek nahiz eta eskolan egiteko moldatu egin daitezkeen, berez
unitate didaktiko birtualak dira, umeak etxean nahiz eskolan ordenagailu bidez
erabiltzeko. Web gune honetako 75 unitateak Haur Hezkuntzan ( 3-6 urte )
gauzatzekoak dira, pixkanaka umeak formato digitalarekin harrema hartu dezan.
Unitate didaktiko hauek
kurrikulumaren edukiekin bat datoz, eta ondorioz Haur Hezkuntzako helburuak
betetzeko baliagarriak direla uste dut. Esaterako, 1 esperientzia eremua
lantzeko ( Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala ) unitate didaktikoak
izango lirateke : La higiene personal, el cuerpo humano, nuestros cuerpos son
diferentes, Quien soy yo, mis sentimientos, las necesidades del cuerpo humano,
aprendo a convivir. Jarraitzeko, 2 esperientzia eremua ( Ingurunearen ezaguera
) unitate didaktko hauek dira: El paisaje, el madio natural, los objetos que me
rodean, el clima, las partes del dia, la familia, los tipos de familia, la
escuela, mi entorno, ciudad y campo, medios de comunicación. Azkenik, 3
esperientzia eremua ( Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena ) lantzeko noski
ere baditu bere unitate didaktikoak: Aprendo a comunicarme, cuéntame un cuento,
frases y dichos, palabra básica, lengua escrita…
Horrezgain, unitate didaktiko
bakoitza lantzeko aukera ezberdinak ematen ditu.Aukera horiek dira: Atender,
ver, oir, jugar eta tocar dira eta ondorioz marrazkiz eta hitzezko kontakizuna
ikusi dezakegu, unitate didaktikoarekin bat datozen jokoekin jolastu dezakegu,
film-a eta kasu batzuetan museoa ikus dezakegu, soinu edo musika desberdinak
entzun eta gure ideiak idatzi.
Kurrikulumaren edukiekin bat
etortzeaz gain ekarpen hau igo egiten dut web gune hau gure lanari hasiera emateko baliagarria dela
uste dudalako ( gure kasuan horrela izan da ), batez ere ideia asko eta asko
aurki ditzakegulako bertan eta bapatean gure inspirazioa agerrarazi dezakelako.
Begiratzen eta jolasean ibili naiz. Analizatzen hasitakoan gauza bat etorri zait argi-argi burura; UD horien kalitatea ona zein txarra izan, barruko hezurdura falta duzu, ea zertarako egiten diren jarduerak, nora bideratuta dauden, zein den helburua eta hurrenkeraren zentzua. Hori den hori diotsut, adibide ona izan badaitezke ere, oso ikuspegi herrena sortu ahal dizutelako, jarduera multzo hutsarena.
ResponderEliminarHori denori argi izan baduzu, oso adibide ona! Bestela, kontuz!
Bai Juan, ekarpen honen zergatia edo helburua gure lanerako beharrezkoa den imaginazioa piztea zen. Hala ere, arrazoi dakazu jarduera multzo husaren ikuspegia sortu dezakeen horretan. Mila esker juan kontuan izango dugu esandako hori.
ResponderEliminar