Bideo hau klasean ikusi genuen, nik arreta guztia jarri arren ez nuen lehendabizikoan guztiz ulertu, orain pare bat aldiz gehiago ikusi dut eta iruditu egin zait blogean jartzeko modukoa zela, oso garrantzitsua eta era berean arrigarria delako bideoan esaten dena.
Laburbilduz, esaten da egungo hezkuntza sistemak ez duela behar beste erreforma bat, guztizko aldaketa bat behar duela, oinarri oinarrietatik hasten dena, izan ere hezkuntza publikoaren ideiak beste mende batean ezarri ziren, beste egoera ekonomiko eta sozial batean noski.
Alde batetik, denboran zehar erreforma asko eta asko egin dira egoeraren arabehera moldatu nahian, baina gaur egun dagoen krisi ekonomikoarekin edo egoera ekonomikoarekin hobeto esanda, Hezkuntza Sistema honek ez du zentzurik. Izan ere hezkuntzaren helburu bat ikasleak urte batzuren buruan mundu ekonomikoan ezartzea da, eta ekonomia hori gaur egun bestelakoa da, ordun nola jakingo dugu eta nola moldatuko gara ongi aurrerantzean, eskolan mende aurretako egoerara egokitzeko diseinatuta baldin badago?
Bestalde ere, hezkuntzak imaginazio alde batera uzten duela azaltzen da, kurrikulum bat egoteak modelo estandar bat suposatzen du, horrela umeen berezkotasuna eta imaginazioa alde batera utziaz.
Umearen motibazioari buruz ere hitz egiten digu, esanez motibazioa oso maila baxutan ematen dela eta kausa batzuk aipatzen ditu:
-Eskola txikitatik derrigorrezkoa izatea.
-Eduki didaktikoak ez daude adin batzuetara ongi egokituak.
-Kanpo influentziak gero eta gehiago ( TV, mobilak, blackberri...)
Azken puntu horretan ere kritika egiten dio, honek esaten du kanpo influentziek arreta galtzea kausatzen dutela eta ematen den konponbidea oso kaxkarra dela ( niri ere kaxkarra baino onargabea dela deritzot) . Jakingo duzuenez arreta galtzen duten ume horiei pastilla bat ematen zaie arreta berreskuratzeko helburuarekin. Orain bai, pastilla horiek gure gorputzarentzat oso gogorrak direnez gain, egiten dutena umeak ikusten zituen gauzak ez ikustea da eta ondorioz bere pentsamendua edo iritzi kritikoa bertan behera geratuko da, ez du garatuko. Soilik eskolak dioena irentsi egingo du, eta bideoak dioenaren ondorioz ez da gauza ona eskolak dioena irenstea.
Besterik gabe, gure irakasle izateko gogoari eutsiz, ikus gure erronka!
Ken Robinsonek asko harrapatu zaituzte (zurea haren hamaikagarren bideoa da). Ondo etorri, zer pentsa ematen duenean.
ResponderEliminarBegiratu Redesen: Los secretos de la creatividad eta El sistema educativo es anacrónico. Biak onak ile azpikoari eragiteko.
Hurrengoan saiatu topatzen duzuna gure ikasgaira ekartzen.