lunes, 30 de abril de 2012

KONTZEPTU ESPAZIALAK LANTZEN!

Honako orrialde hau, kurrikulumaren edukietan kontzeptu espazialak lantzen ditu.
Orrialde interesgarria iruditu zait kontzeptu ezberdinak lantzeko aukera ematen digulako: gainean eta azpian,urrun eta gertu... eta beste hainbat kontzeptu.
Oinarrizko nozio espazialak bereganatzeko jolas interesgarria eta dibertigarria dela iruditu zait, egian esan, ni ere ibili naiz jolasean.
Gainera orrialde hau, heziketa behar berezia dutenentzat pentsatuta dago eta edozeinek erabil dezake.
Irakaslearentzako gida bat ere badu, non ebaluazio irizpideak zehazten dituen:

- Gertu/urrun nozio espazialak bereizten ditu. 
- Barruan/kanpoan nozio espaziala erabiltzen eta ulertzen du. 
- Atzean/aurrean kokapena diskriminatzen du. 
- Alde batean/beste aldean kokapena diskriminatzen du. 
- Gertu/urrun nozio espaziala bereizten du.



1 comentario:

  1. Nire oharrak adar bi ditu; bata, ikasgaiko oraingo beharrizanekiko egokitasuna eta beste bat web horren egokitasunaz.

    Ikasgaia eta sasoia: Orain UDa egin behar duzue, nahiko "biluzik" zabiltzate; eman kaina horri, agian Konstruktibismoaren inguruko zenbait kontzepturi ere bai.

    Web orriaz: Ez dut aurkitu goiko screenshot-eko aurpegiko ariketa, akaso hori egokia izan daiteke; lehenengo bistadizoan ikusten direnak programatzaileentzako aprobak direla ematen dute, haur-hezkuntzako gelan helburu pedagogikoekin erabiltzeko baino.

    ResponderEliminar