Hemen jartzen ditut Haur Hezkuntzan haurrekin landu daitezken kanta batzuk. Kanta hauei dagokionez, lehenengo hiru kantak batez ere keinu kantak dira eta azkenekoa eguberritako kanta, dantzatzeko kanta bat. Jarraian, kanta hauei buruzko hausnarketa bat egingo dut:
Lehenengo bi kantei dagokionez, Haur Hezkuntzan egokiak diren kantak dira. Letra eta mugimendu aldetik oso errazak izateaz gain, edukiaren bitartez, haurrek ezagutza garatzen dute. Lehenengo kantaren bitartez, gorputz atalak ikasteko aukera ematen du. Kantatu bitartean, gorputz atalak gehitzen joaten dira pixkanaka eta gorputz atalak kantatuz gain mugitu ere egiten dituzte. Kanta honen helburua, gorputz atalak ikastea da, bai mugimendu bai letra aldetik.
Bigarren kantarekin, berriz, aurreko kantan bezalaxe, mugimenduak garatzeko kanta izateaz gain, haurrek animalien izenak ikasten dituzte. Horrela, kanta honen helburua mugimenduak kontrolatzea eta animalien izenak ikastea da.
Eguberritako (hirugarrena eta laugarrena) kantei dagokionez, hirugarrena nahiz eta eguberri kanta izan aurrekoen moduan keinu kanta da. Kantatu bitartean haurrek keinuak egiten dituzte. Kanta honetan, ezagutza handirik ez dute ikasiko momentu oro gauza bera kantatzen ari baitira, elurraren inguruan ari dira.
Laugarren kantari dagokionez, olentzeroren kanta ezaguna dugu eta esan Haur Hezkuntzako haurrentzat kanta hau dantzatzeko besterik ez lukeela izan beharko. Kanta honek zailtasunak ditu letra aldetik eta doinuan ere nota ezberdin asko ditu. Hori dela eta, haurrentzat ez da komeni horrelako kanta bat kantatzeko baina “orra-orra gure olentzero..” zatia egokia da haurrek beraiek nahi duten moduan dantzatzeko. Kanta honi buruz esan, irakasleek Haur Hezkuntzan sartzen dutela eguberritako kantarik ezagunena delako baina adin hauetan ez dela batere egokia, nota asko dituelako eta letra aldetik zaila delako. Horrela, nik etorkizunean argi dut, irakasle izanen naizen aldetik, kanta hau dantzatzeko besterik ez dietela jarriko nire ikasleei. Lehen Hezkuntza abesti baten aurrean gaude.
Kanta hauen bitartez, esan nahiko nuke, Haur Hezkuntzan abestiak oso garrantzitsuak direla beraien heziketarako baina edozein abestik ez duela balio adin hauetan, Nota gutxiko eta letra errazeko abestiak behar dituzte eta abestiekin batera mugimenduak sartzea oso garrantzitsua da, psikomotrizitatea garatuz.
Txominek eskertuko liake.
ResponderEliminarHik ez duk jarri blog hori; hik beste batek egindako lana estekatu duk; beraz, lan hori zein den eta nork egin duen esan beharko huke. Gainera, ez zekiat ibili haizen ala ez, badaezpada, nik esango diat orri interesgarria aurkitu duk musika hezkuntzako materialari dagokionean eta beestela esteka asko eta interesgarriduna.
Hik egindako analisiaz, esandakoa, Txominentzako lana hark ebaluatu behar dik.
Juan mezu hau ez dut oso ondo ulertzen. Lana nik egin dut, interesgarria iruditzen zitzaidan haur hezkuntzako kantei buruzko hausnarketa egitea eta horregatik egin dut. Ez nuen uste zure gaiko gauzak bakarrik jarri behar zirenik blogean. Lana SORTZEN argitaletxeak egina dagoela aipatzen dut goian.
ResponderEliminar"Ez zekiak ibili haizen ala ez" ez dut ulertzen zer esan nahi duzun hitz horiekin.
Horrek esan nahi dik irakasleak ere badakiela huts egiten. Bat edo batek uste omen zian ezetz!
ResponderEliminarBestela, oso-oso zentratuta zegok Txominen ikasgaiko teorian. Berez, horko teoria kontuan izateak lagundu ahal dik, baina heure lana ez huke hortxe soilik ardaztu beharko.