lunes, 19 de marzo de 2012

EMILIO CALATAYUD "LECCIÓN MAGISTRAL"










Bideo honen bitartez, gaur egungo haurren egoera azaldu nahi dut eta horretarako jo dut Emilio Calatayud juez ezagunarengana. Egoera azaltzeaz gain, Emilio Clatayuden hitzen bitartez, kritika egin nahi diot gure gizarteari eta bertan eskolak duen garrantzia azpimarratu nahi dut. Eskolaren garrantziarekin batera, irakasleen (gu etorkizunean)  papera ere oso garrantzitsua da, haur asko hezten baititu irakasle batek eta hein handi batean etorkizuneko gizartea bere esku dago.

Gaur egungo eskolaren lana ez da egokiena eta gurasoen papera ere aldatzen joan da. Lehen diktadura moduko bat izaten zen etxean eta horrela etxeko giroa ez zen hoberena baina gaur egungo ere ez da egokia, zeren eta, guraso askoren papera lagun baten gisakoa baita. Tarteko egoera bat bilatu beharra da eta eskoletan, berriz, irakasleok izan behar dugu nagusi geletan, guk nahi dugun erritmoa jarriz eta ikasleek guk egindakoa eginez.

Amaitzeko esan nahiko nuke, gaur egungo gizartea aldatu egin beharra dugula denon artean. Honekin ez dut esan nahi orain dela 30 urteko gizartea jarri nahi dudanik, ezta pentsatu ere, baina ekintza asko ezin dira onartu gaur egungo gizartean. Adibidez, 13 urteko haurrak harreman sexualak edukitzen hasten dira eta askotan neurririk hartu gabe eta gainera gero gizarteak laguntzak ematen dizkio edo erraztasunak ematen dizkio abortatzeko. Nik uste 13 urteko haurrentzat horiek ez direla ekintza normalak eta hori denon artean jakinarazi behar diegu gizarteari. Gizarte hau normalizatu egin behar da, gaur egun bizi duen egoera oso desfasatua baita.



1 comentario:

  1. Bideoak oso onak (ezagutzen izan ditut eta klaseko beste batzuk ere aipatu dituzete); oso ona zuk ikustea eta haren gainean hausnartzea.
    Luzatuko banintz, eztabaida/elkarrizketa itxura hartuko luke. Beraz, nahikoa.

    Aurrez-aurreko oharren bat hurrengoan.

    ResponderEliminar