lunes, 26 de marzo de 2012

Eduard Punset














Bideo hauek oso interesgarriak iruditu zaizkit. Irakasle izateko ikasten ari naiz eta bideo hauetan umeen emozioen inguruko informazio oso interesgarria azaltzen zaigu, zeinak irakasle garenean asko lagunduko digun.

Gaur egun, hezkuntzan arazorenbat dagoela nabarmena da, eta horren isla da gizartea, eta hori aldatu behar dutenak irakasleak dira batik bat, umetatik hasi behar baita gizarte egonkor bat eraikitzen. Beraz, arazoa non dagoen konturatu hostean arazoari aurre egiten hasi behar da.

Arazo nagusia, nire ustez, bideoetan aipatzen duten bezala, umeen kontzentrazio ezatik eta emozioen kontrol ezatik abiatzen da. Eskolan porrot egiten duten umeak ez dira“motzak” edo ikasteko gaitasunik ez dutenak, beraien emozioak kontrolatzen ez dituzten umeak baizik, eta orokorrean arazoak sortu ohi dituztenak . Adibidez, haserre dagoen ume bati oso zaila egingo zaio kontzentratzea edo irakaslearen azalpenean harreta jartzea. Beraz, zenbait metodo erabiltzea komeni da emozioak kontrolatu ahal izateko. Metodo bat meditazioa izan daiteke, bideon ikus daitekeen moduan, honek umeak lasaitzen laguntzen baitu.

Nahiz eta ez oso bistakoa izan emozioen kontrolak eta ikasteak duten erlazioa, lehenengorik gabe bigarrena gauzatzea zaila dela ikus daiteke bideoan. Beraz, irakasle garenean, oso kontuan hartu beharreko atala dela iruditzen zait emozioen kontrolaren ingurukoa.

1 comentario:

  1. Bideo onak, nik tarte bat edo beste inoiz klasean ere erabili dut. Pozten nau zure kabuz zuk topatu izanak.
    __
    Bestela, irakaskuntzaren filosofiatik ikaskuntzaren psikologiara mugitzen da zure ikuspuntua lan honetan. Hori ondo dago eta egin beharrekoa da, baina hemen komeni litzateke egiten dituzun esfortsuek pedagogia eta didaktikaren arloan ere gehiago jakiten laguntzea.
    Horrek esan nahi du, beste guztia ondo eta ederra izan arren, gelako ikuspegia falta duzula maisuarena.

    ResponderEliminar